
Espai Catalunya Topalekua gure komunitateen arteko loturak sendotzeko sortu zen. Izan ere, kataluniar asko bizi gara Euskal Herrian, eta badakigu zer-nolako interesa pizten duten hemen Kataluniarekin lotura duten gai guztiek; eta aitzitik, jakina da zer-nolako pasioa pizten duen Katalunian Euskal Herriarekin zerikusia duen edozerk. Hori dela eta, hasieran Kataluniako Etxea izan behar zuena gerora eraldatu eta Espai Catalunya Topalekua elkartean gorpuztu da.
Bosgarren urteurrena ospatzeko, besteak beste Espaik bere lana eremu berrietan ezagutarazteko eta elkartekideen talde-sentimendua indartzeko helburuak ezarri ditu; honetarako, webguneaz gain hainbat saretan presente egoteko erabakia hartu du.
Gure lana
- Berariazko formakuntza. Hainbat saiotan banaturik, sare bakoitzaren ezaugarri bereizleak aztertu eta bakoitzetik probetxu handiena ateratzeko moduak ikusiko ditugu, beti ere Espairen behar eta lan egiteko modutik abiatuta. Honetaz gain, sare desberdinetako presentzia modu koherentean nola integratu azalduko dugu.
- Sareen integrazioa. Espai-aren irudi integratua eskaintzeko helburuarekin, webgunea sare desberdinetako jardunak jasotzeko molatuko dugu.


Enpresa Digitalarentzako (Araba) ikastaroa
Gure formakuntza ekintzen artean datorren martxoaren 25ean Enpresa Digitalerako lehen ikastaroa emango dugu: “Escucha activa en la web (y cómo facilitar la tarea con Yahoo! Pipes)”.
Gauza jakina da enpresa, erakunde zein norbanakoek saretan presentzia izan behar dutela: bloga, Facebookeko profil zein orriak, Twitter… argazkiak Flickr-era igotzen ditugu, bideoak Youtube edo Vimeora… Halabaina, egon behar horrek askotan gauzak kontatzera garamatza, baina entzun gabe. Eta Bernoff-ek eta Li-k Groundswell world liburuan adierazten dutenez, «hitzegin baino lehen entzun egin behar dugu« (eta mereziko duen elkarrizketa baten parte izan nahi badugu, hitzegiten dugun bitartean entzun ere egin beharko dugu).
Ikastaro honen bitartez saretan jendeak esaten duena entzuten jakitearen garrantzia nabarmendu nahi dugu (batez ere gure sareetatik kanpo esaten direnak); halaber, topatuko ditugun zailtasunak aztertuko ditugu eta egunetik egunerako lana errazten saiatuko gara. Lehen atala teorikoagoa izango da, eta bigarrena praktikoa izango da: Yahoo! Pipes-ekin iturri desberdinetako informazioa RSS jario bakar batean biltzen ikasiko dugu.
Sergio Mongeri eskertu nahi diogu Enpresa Digitaleko arduradunekin harremanetan jarri izana
Beste formakuntza-ekintza batzuk