Donostia 2016rako Europako kultur hiriburutzarako hautagaia da, Europako herrien arteko hurbiltasunean eta elkartrukean laguntzeko helburuarekin Europar Batasunak bultzatutako ekimena. Oraindik hasiera-hasierako faseetan egonda ere, Donostiaren Europako kultur hiribururako hautagaitza apustu sendoa da, Kursaalaren handitzea, Tabakalera, Jazzaldia eta Zinemaldiarekin, gure hirian gertatzen diren beste hainbat kultur aktibitateren artean.
Gure lana
- Mantenua. Edukiak gehitu eta egituraren moldaketa txikiak ere egiten ditugu gunearen eduki-kudeatzailearen bitartez.
- Sare sozialetan dinamizatzea. Edukiak eguneratu eta komunitatea sortzea sustatzen dugu hainbat sare sozialetan, Facebook, Twitter eta Flickr-en adibidez.
- Web analitika. Gunearen trafikoa eta sare sozialetan egindako ekintzen errentagarritasuna neurtzen duten analitika informeak prestatzen ditugu, beti hobekuntzara begira.


Bulegoaren inaugurazioa
Joan den azararen 5ean, osteguna, azkenean gure lagunetako batzuk elkartu genituen gure bulegoa inauguratzeko. Pintxodun gonbidapen dexente egon ziren aste horretan, baina Ion, Vero, David, Miguel eta Aitorrek fisikoki etortzeko tartea bilatu zuten ospakizun hau gurekin egiteko.
Hura bezalako egun euritsu batean egindako esfortzuaren ordainetan La Habanako pintxo zenbait, Cubeecrafteko paperezko panpinak eta diseinu grafikoa eta webaren inguruko gaiei buruzko liburu batzuk jaso zituzten opari. Pintxoak erabat ahaztuta izango dituzte dagoeneko, baina beste opariei probetxu hobea aterako dietela espero dugu. Aitorrek gainera sorpresa eman eta oparitxo bat ekarri zigun berak, Robert T. Kiyosaki eta Sharon L. Lechter-en “Padre Rico, Padre Pobre”. Gustora asko irakurriko dugu.
Eskerrik asko etorri zineten guztiei, eta baina etorri ezinda zuen gogoan izan gintuzuenei ere!