Blogak, sareko presentzia eta iruzurra

Atzo gauean @ketarik href=”http://nireblog.com”>nireblogen splog bat aurkitu zuela komentatu zuen eta, ezabatu baino lehen egun batzuz bere horretan utziko zuela esaten zuen arren, badirudi iritzia aldatu duela, orain ezin baita blog horretara sartu (tira, Google-en cache-an oraindik irakurri ahal dira blogeko idatziak. Gai honek nire jakinmina piztu zuen, eta ikerlantxo batzuk egin nituen

Nireblog-ekoaz gain, @ketarik beste blog bat aipatzen zuen, La coctelera-n ostatatua. Eta bilaketa txiki batzuk eginda, balizko presentzia sortu nahi duen sare honetan 10 blog baino gehiago topatu ditut. Blog guztiak erabiltzaileari blog bat doanik eta modu errazean izateko aukera eskaintzen dioten dioten zerbitzuetan ostataturik daude: nireblog, espacioblog, wordpress, blog.com.es, blogcindario, obolog, gratisblog, soy.es, zonalibre, mibitacora, enunblog, vecinos

Adibide gisa

Hona blog haueran plazaratutako azken postak, data, bloga eta postaren izenburuarekin (ez daude topatutako blog guztiak, batzuk ez dutelako RSS jariorik; baten batek jarioa duten blogetako post guztiak arakatu nahiko balitu, pipe-aren orrialdera joan besterik ez du):

Gogoetak

  • Hasteko, badirudi blog guztiak estrategia beraren parte direla. Blogen izenburuak oso antzekoak dira, blog gehienak Javier Galánek idatziak dira (eta beste batzuk María Freirek idatziak), posten izenburuak berberak dira, etab.
  • Informazioari dagokionez, blogen artean izenburu bereko postetako edukia ez da bera (batek pentsa lezakeenaren kontra). Badirudi bestelako iturria duten testuak zatitu eta blog desberdinteako posten artean banatzen direla. Arrazoi hau dela-eta, informazioak badu gutxieneko interesa (informazioa egiazkoa da), baina arretaz irakurrita garbi dago testuak ez direla naturalak (esate baterako, post bat esaldi honekin hasten da: «Llegamos así a la Catedral»).
  • Postetan agertzen diren irudiak Turgaliciatik hartuak dira (hotlinking erabilita)
  • Kanporako esteka guztiak Turgaliciako orrietara doaz

Horiek ikusita, blog hauek spam-blog-ak direla esan genezake? Aurrera baino lehen, onartu behar dut termino horrek ez nauela asetzen: spam-a erabiltzailearen bila joaten da, baina blog batera erabiltzaileak hurbildu behar du (blogera sartuta, RSS jarioak erabilita….).

Hortaz, blog hauek ez dira iruzurrezkoak? Bai, badira.

Iruzurra garbia da, eta batik bat bilaketa-motoreekikoa bada ere, hiru motako iruzurrez mintza gaitezke:

  • Bilaketa-motoreekiko iruzurra: blog hauen helburua Turgalicia webgunean bilatzaileen «begien» aurrean ikuspena handitzea da, eta sarrera-bideak ugaritzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo wikipediaren Black Hat SEO (edo Spamdexing) orrira.
  • Erabiltzaileekiko eta komunitatearekiko iruzurra: blogak komunikaziorako lanabes diren einean (norbanakoenak, taldeenak, enpresenak, elkarte batenak…) bai mezuak bai solaskideek fidatzekoak behar dute izan, blog hauen kasuan gertatzen ez dena. Kopiatu-moztu-pegatu-eta-adabakitu teknika honek ez die inondik inora komunitatearen interesei jaramonik egiten.
  • Komunitateari zerbitzu bat (bloga doan eta erraz izateko aukera) eskaintzen dioten pertsona eta enpresekiko iruzurra: zerbitzua doanekoa da erabiltzailearentzat, baina ez hornitzailearentzat: hosting-a, lan-orduak… Ez dakit besteek zer egingo duten, baina Ketariren erabakia garbia da.

Gauzak honela, eta euren irudiaren onerako, Turgaliciakoei iruzurrezko teknika hauek alde batera utzi eta ahaleginak beste bide batzuetan jorratzeko gomendatuko nieke: baleko enpresa-blog bat sortu (bibliografia ugaria da gai honen inguruan; hasteko liburu interesgarri bat, Alberto Ortíz de Zarateren Manual de uso del blog en la empresa, Infonomíak argitaratua eta PDF formatuan doan eskuratzeko moduan), webgunea erabiltzaileentzat nahiz bilatzaileentzat irisgarri izateko moldatu, etab.

(ES) ¡Comparte!
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • FriendFeed
  • HelloTxt
  • LinkedIn
  • Meneame
  • Netvibes
  • Ping.fm
  • StumbleUpon
  • Twitter

2 Comments

  1. Posted 2009/12/10 at 22:45 | Permalink

    Según la definición de la Wikipedia:en dice “splogs, are weblog sites which the author uses to promote affiliated websites or to increase the search engine rankings of associated sites” y yo creo que estos Blogs encajan perfectamente en esta descripción.

    La verdad es que hay algunos que molestan más que otros, este era bastante respetuoso, es más me lo hubiera pensado si hubiera apreciado un poco de originalidad y exclusividad en los textos, como bien dices eran copia pegas sin sentido, que se diferenciaban unos de otros por que donde acababa un post en un servicio empezaba en otro, y que todos acababan con ese enlace hoteles xxxx.

    Obviamente mala estrategia SEO hubiera sido repetir todos los textos, Google te pillaría más fácilmente.

    También me fastidie que sea una empresa pública la que lo haga.

    Tampoco me gustan las firmas del estilo Pisos en Venta con un enlace a la página, los suelo borrar en mi Blog siempre que el comentariuo no tenga mucho sentido y vea que la escusa es el comentario para poner el enlace.

  2. Ion
    Posted 2009/12/14 at 19:29 | Permalink

    Gracias por esta interesante investigación y reflexión. La verdad es que un usuario normal de la web, difícilmente, se va a percatar de estos usos que algunas personas de algunos organismos hacen de la web. Por eso, creo que este post nos viene bien a todos para abrir los ojos, porque la ética profesional en la web tiene tanta importancia como en los demás espacios públicos.

One Trackback

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by neregauzak, Iradoki. Iradoki said: Blogak, sareko presentzia eta iruzurra http://bit.ly/8xsdlg [...]

Komentario bat utzi

Your email is never published nor shared. Required fields are marked *

*
*

Honako HTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>