Twitterreko profil baten RSS jarioa non aurkitu

Twitterreko perfilen RSS jarioak dexentetan erabili ohi ditugu sare sozialetako jarraipena eskatzen duten proiektuetan. Twitterreko perfil zaharrek zuzeneko lotura bat zuten erabiltzailearen argitalpenen RSS jariora perfilaren orritik bertatik, baina Twitter berria abian denetik, perfilek ez dute lotura hori inondik ere agertzen. Perfil berriak pixkanaka zabaltzen joan zirenez, bazegoen aukera saioa itxi eta sartu gabeko erabiltzaile bezala sartzeko perfiletan; orduan Twitter zaharraren interfazearekin ikus zitezkeen perfil hauek.

Baina dagoeneko Twitter berria erabat zabalduta dago, eta ez dago interfaze zaharra erabiltzeko modurik. Twitterrek RSS jariorako loturak ezabatu ditu bai perfilen interfazetik eta baita dokumentuen goiburutik ere, RSS jario guztiak erabat ezkutatuz. Laguntza ofizialak programatzaileen eskura dauden metodoak erabiltzera gonbidatzen bagaitu ere jario hauek eskuz sortzeko, berez feed hauek oraindik ere existitzen dute, lehen bezalaxe. Zein URL idatzi jakin besterik ez dago.

Twitterreko perfil guztiek dute bere RSS jarioa, honako itxuradun URL batean: http://twitter.com/statuses/user_timeline/[erabiltzaile-id].rss Behar duzun erabiltzailearen ID-a ezagutuko bazenu, dagokion tokian sartu eta listo. Baina erabiltzaile ID hori ezagutzen ez baduzu (eta ez, ez da erabiltzaile izena bera; Flickr-en gertatzen den bezala), hau lortzeko bide bat bilatu beharko duzu. Hemen Twitterrek gonbidapena egiten digu, garatzaileak bagara, informazio hau lortuko duen tresna bat garatzeko. Baina norbaitek egin du dagoeneko: ID from user, Twitterreko erabiltzaile izen bat sartu eta bere ID-a bueltatzen digun tresna. Orain zenbaki kode hori URLra gehitu besterik ez dugu, eta listo, hortxe dugu bilatzen genuen jarioa.

Twitterrek bere keep it simple estrategian oinarritzen du perfiletako RSS jarioen desagerpen hau; honek azaldu dezake zergatik lotura ez dagoen interfazearen bitartez eskuragarri, baina benetan dokumentuaren goiburuan, erreferentzia moduan, utzi izan balute, erabili nahi duenarentzat, prozesu guzti hau ekidin genezake. Ez dut ulertzen nola IDak bila eta bila ibili eta URLak eskuz idazteak sinpleago egiten duen.

[Iturri originala: Twitter Tricks: Find Your Account RSS Feed In The New Profile Format]

Eguneraketa (2011/05/9): Antzeko zerbait egin dute Facebooken, Genbetan diotenez.

Elkarbanatu!
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • FriendFeed
  • HelloTxt
  • LinkedIn
  • Meneame
  • Netvibes
  • Ping.fm
  • StumbleUpon
  • Twitter
, ,

6 Trackbacks

  1. By Anonimoa on 2011/09/21 at 15:40

    [...] [...]

  2. [...] pero recientemente he conocido otras dos formas:- http://www.twittertorss.com/- en Iradoki explican cómo conseguir la ID de usuario, y a partir de ahí el feed [...]

  3. [...] Esta ayuda la he leído en Encontrar el feed RSS de un perfil de Twitter [...]

  4. [...] final, tras muchos intentos he buscado en Internet el problema y he encontrado solución en este artículo en el que indican que Twitter ha eliminado recientemente cualquier referencia a la fuente de [...]

  5. [...] Información obtenida del blog de Iradoki [...]

  6. [...] Información obtenida del blog de Iradoki [...]

Komentario bat utzi

Your email is never published nor shared. Required fields are marked *

*
*

Honako HTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>