Joan den azararen 5ean, osteguna, azkenean gure lagunetako batzuk elkartu genituen gure bulegoa inauguratzeko. Pintxodun gonbidapen dexente egon ziren aste horretan, baina Ion, Vero, David, Miguel eta Aitorrek fisikoki etortzeko tartea bilatu zuten ospakizun hau gurekin egiteko.
Hura bezalako egun euritsu batean egindako esfortzuaren ordainetan La Habanako pintxo zenbait, Cubeecrafteko paperezko panpinak eta diseinu grafikoa eta webaren inguruko gaiei buruzko liburu batzuk jaso zituzten opari. Pintxoak erabat ahaztuta izango dituzte dagoeneko, baina beste opariei probetxu hobea aterako dietela espero dugu. Aitorrek gainera sorpresa eman eta oparitxo bat ekarri zigun berak, Robert T. Kiyosaki eta Sharon L. Lechter-en “Padre Rico, Padre Pobre”. Gustora asko irakurriko dugu.
Eskerrik asko etorri zineten guztiei, eta baina etorri ezinda zuen gogoan izan gintuzuenei ere!








3 Comments
Jo, si lo hubiera sabido hubiese ido.
Veo que os pusisteis las botas con los pintxos.
Zorte on!
Redios!
Ez nian horren berri izan, kanape batzu etxera ekarriko nizkian bestela.
Anyway, animo ta zorte on ekimen berrian!!!
Ez zen asko gelditu etxera eramateko Xabier, Jonek komentatu duen moduan lepo janda bukatu genuen eta… Eskerrik asko biei!