Datorren larunbatetik aurrera (2009ko urriaren 24), Xabier Unanuek aurkezten duen Euskadi Irratiko “A bildua” irratsaioan parte hartuko dugu, sareko presentziaren inguruko kontuak hizpide. Gure lehen tartetxoa blogen ingurukoa izango da.
Programaren ordutegia bati baino gehiagori trabestuko zaiolakoan (larunbatetan goizeko 9:30tan), hemen duzue A bildua irratsaioko podcast-a.


Urriaren 24ko “A bilduan” aipatutako zerbitzuak eta beste
Entzun programa EiTBren webgunean
Aurreko larunbateko “A bildua” saioan blogei buruz hitzegin genuen (entzun saioa EiTBren webgunean). Blogak sortzeko hainbat zerbitzu aipatu genituen, eta blog garrantzitsuenen hainbat zerrenda ere bai. Helbideak apuntatu ezin izan bazenituen, hemen dituzu horiek eta beste batzuk:
Blogak doan sortzeko zerbitzuak
Blogen irakurrienen zerrendak