Tag Archives: galerías

Bertsolari Txapelketa Nagusia ‘09

bertsozaleBertsozale Elkarteak zazpigarren aldiz antolatu du Bertsolari Txapelketa Nagusia; 2009ko hau XV. edizioa da, urriaren 3an Zestoan hasi eta abenduaren 13an Barakaldoko BECen amaituko dena. 44 bertsolarik, 10 epailek eta 10 gai-jartzailek hartuko dute parte. Bertsolaritza indartzea da Txapelketaren helburu nagusienetakoa:

herrialdeetako bertsogintza erakustea, ohiko bertsozalea asebetetzea, bertsozale berriak erakartzea, erdal komunitateari bertsolaritza ezagutaraztea eta bertsolaritza garaiko kultur adierazpen bezala errekonozitua izatea.

Txapelketa Nagusiaren gune ofizialak partaide eta saio guztiei buruzko informazio estatikoa, albisteak, puntuazioei buruzko informazio eguneratua, argazki galeriak eta prentsa atala dauzka. Erabiltzaileek sarean topatutako erreferentziak bildu eta antolatzeko aplikazioa ere badu, BTN09 Sarean. Gunea euskara hutsezkoa da, baina eduki batzuk beste hizkuntzatan ere aurki daitezke.

Gure lana

  • Diseinua eta maketazioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzat diseinatutako grafismoarekin bat datorren interfazea diseinatu eta XHTML eta CSS erabiliz maketatu dugu.
  • Wordpressekin implementatzea. Wordpress erabili dugu proiektu honen back-end moduan, eduki finkoko atalak albisteekin erraz integratzea posible egiten duelako eta baita argazki galeriak aurkeztea ere.
  • Argazki galeriak. Txapelketak sortzen duen argazki kopurua dela eta, nabigazio errazeko argazki galeriak ezinbestekoak dira gune honetan, are gehiago prentsa atalean ere eskuragarri jarri nahi direnean. Kasu honetan Wordpresseko plugin baten bitartez integratu ditugu.
  • Albisteen sustapen soziala Pliggen bitartez. Gunearen erabiltzaileek sarean aurkitutako Txapelketa Nagusiari buruzko albisteak proposatu eta antolatuz laguntzeko aukera dute.
, , , , 2