Tag Archives: libro

«Estudios culturales y de los medios de comunicación» liburuaren aurkezpena

Share photos on twitter with Twitpic
Aurreko ostiralean Deustuko Unibertsitatean izan ginen, María Pilar Rodríguezek editatutako Estudios culturales y de los medios de comunicación liburuaren aurkezpenean. Liburuak  gure artikulu bana jasotzen du.

* Berasategi, 2009, «Incorporación de la Web 2.0 a las ediciones web de los periódicos vascos» (183-220)
* Madina, 2009, «Adaptación básica de un wiki para entornos CSCL» (221-260)

Gure artikuluak liburuko lau ataletako hirugarrenaren barnean jasotzen dira:

* Estudios: cine y literatura
* Re/interpretaciones
* Informes: nuevas prácticas desde la web
* Estudios: procesos de consumo y aprendizaje cultural

Liburuaren edizioa luze joan da (urte bete baino gehiago pasa da artikuluak aurkeztu eta liburua publikatu artean), eta litekeena da gure datuen eta gaurko egoeraren artean aldeak izatea. Ezer gutxi, espero dugu ;o)

Liburu honekin batera, bere ingelesezko anaia aurkeztu zuten, Basque/European Perspectives on Cultural and Media Studies. Anaia diogu, artikulu batzuk bietan agertzen direlako (Mirenena barne), baina ez denak (saiatu gara sarean liburuon artikuluen zerrenda bilatzen, baina ez dugu ezer topatu).

Baten batek gure artikuluak irakurri nahi izango balitu, eskatu besterik ez du.

, , 0