Tag Archives: maquetación

Bertsolari Txapelketa Nagusia ‘09

bertsozaleBertsozale Elkarteak zazpigarren aldiz antolatu du Bertsolari Txapelketa Nagusia; 2009ko hau XV. edizioa da, urriaren 3an Zestoan hasi eta abenduaren 13an Barakaldoko BECen amaituko dena. 44 bertsolarik, 10 epailek eta 10 gai-jartzailek hartuko dute parte. Bertsolaritza indartzea da Txapelketaren helburu nagusienetakoa:

herrialdeetako bertsogintza erakustea, ohiko bertsozalea asebetetzea, bertsozale berriak erakartzea, erdal komunitateari bertsolaritza ezagutaraztea eta bertsolaritza garaiko kultur adierazpen bezala errekonozitua izatea.

Txapelketa Nagusiaren gune ofizialak partaide eta saio guztiei buruzko informazio estatikoa, albisteak, puntuazioei buruzko informazio eguneratua, argazki galeriak eta prentsa atala dauzka. Erabiltzaileek sarean topatutako erreferentziak bildu eta antolatzeko aplikazioa ere badu, BTN09 Sarean. Gunea euskara hutsezkoa da, baina eduki batzuk beste hizkuntzatan ere aurki daitezke.

Gure lana

  • Diseinua eta maketazioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzat diseinatutako grafismoarekin bat datorren interfazea diseinatu eta XHTML eta CSS erabiliz maketatu dugu.
  • Wordpressekin implementatzea. Wordpress erabili dugu proiektu honen back-end moduan, eduki finkoko atalak albisteekin erraz integratzea posible egiten duelako eta baita argazki galeriak aurkeztea ere.
  • Argazki galeriak. Txapelketak sortzen duen argazki kopurua dela eta, nabigazio errazeko argazki galeriak ezinbestekoak dira gune honetan, are gehiago prentsa atalean ere eskuragarri jarri nahi direnean. Kasu honetan Wordpresseko plugin baten bitartez integratu ditugu.
  • Albisteen sustapen soziala Pliggen bitartez. Gunearen erabiltzaileek sarean aurkitutako Txapelketa Nagusiari buruzko albisteak proposatu eta antolatuz laguntzeko aukera dute.
, , , , 2

San Sebastián Gastronomika

ssgastroSan Sebastián Gastronomika sukaldegintza sektoreko nazioarteko kongresurik ospetsuena da. Zenbait egunetan zehar munduko chef onenak bilduko ditu Donostian, hiria Espainiako zein Europako gastronomiaren erdigune bihurtuz.

Nazioarteko kongresu honen gune ofizialak eduki finkoko zenbait atal, albisteekin eguneratzen den blog bat eta argazki galeriak dauzka. Kongresurako izen ematea ere gunearen bitartez egin daiteke. Gainera, gune osoan hiru hizkuntzatan nabiga daiteke. Read More »

, , , , , 0

Sporti

Sporti. Hacemos crecer a las personas. Sporti Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak sortua da, kirola eta gizartearen arteko lotura estutzera eta saskibaloiaren baloreak zabaltzera zuzendutako ekimenak biltzeko helburuarekin.

Pertsonak haziarazten ditugu da Sportiren eslogana; izan ere, nork bere burua gainditzea, talde lana eta konfidantza bezalako baloreak oso presente daude GSFk proposatutako gogoeta honetan.

Webguneak eduki finkoko zenbait atal eta albisteak jasotzen dituen blog bat ditu. Egutegi bat ere badauka eskuinaldeko eremuan eta edukia bi hizkuntzatan dago eskuragarri (gaztelera eta euskara). Read More »

, , , 0

Graxiana: Sorginen Aterpea

graxiana1
«Zugarramurdin, herri zoragarri eta sorginduan, kokatzen da sorginen aterpea. Ihesaldi magikoa, txikienek aspertzeko denborarik ez dute izango beraientzat aktibitate pila baitaukagu».

Sonna Estudioa arduratu da Graxianaren proiektuaz eta gure lankidetza eskatu zuen bere diseinuaren maketaziorako; taularik gabe eta nabigatzaile guztietan itxura berarekin burutu dugu. Guneak maketa ezberdindun atalak dauzka, hala nola azala, gelen fitxak, argazki galeria, erreserbak egiteko formularioa (martxan jarri gabe oraindik) eta albisteak argitaratzeko bloga.

Gure lana

  • Maketazioa. XHTML eta CSS bitartez maketatu genuen Sonnak Photoshop formatuan bidalitako diseinua, ahal izan den guztietan estandarrak errespetatuz.
0