Tag Archives: Wordpress

Olatu Talka

RompeolasOlatu Talka Donostiaren 2016rako kultur hiriburu izateko hautagaitzaren bulegoak sustatutako jaialdi kulturala da, apirilaren 23tik 25a bitartean izandakoa. Antolatzaileen hitzetan,

Olatu Talka hiritarren irudimenean fokoa jartzeko jaio da, berauen energiari ateak zabalduz, uholde moduan zabal dadin hirian, imagina daitezkeen forma libre eta anitzenak hartuz. Energia sozial eta kulturaleko jaialdi bat da, aktibitate indibidual zein kolektibo ugaritan zehaztuko dena.

Proiektua erronka bat da batez ere jaialdi honen parte diren aktibitate kopuru handiarengatik, eta gertakizun hauen sailkapen konplexuagatik. Gertakizunak egunaren, gaiaren eta biltzen dituen hautagaitzako ardatzaren arabera sailkatzen dira, eta sailkapen guzti hauen arabera nabiga daiteke. Mapak ere prestatu ziren gainera, jaialdiaren egun bakoitzerako bana, gertakizunen kokapena eta gaia identifikatzeko moduko ikonoekin, eta beste mapa orokorrago bat, gertakizun guztiak biltzen dituena.

Gure lana

  • Diseinua eta maketazioa. Olatu Talkaren grafismoan oinarrituta diseinatu dugu interfazea, haren estiloa eta koloreak kontuan izanda. XHTML eta CSS erabiliz maketatu dugu diseinua.
  • WordPressekin implementatzea. WordPress erabili dugu proiektu honen back-end moduan, edukia maila ezberdinetan sailkatu eta hauen arabera aurkeztea posible egiten duelako eta baita argazki galeriak aurkeztea ere.
  • Argazki galeria. WordPresseko plugin baten bitartez integratu ditugu, aktibitate bakoitzaren argazkiak aurkezu ahal izateko.
  • Formularioak. Gertakizun batzuetarako izen ematea fitxan bertan aurkitzen den formularioaren bitartez egiten da.
  • Kanpo-tresnak baliatzea. Google Maps-eko mapak eta Google Calendar-eko egutegiak erabili dira jaialdiko aktibitate ugarien aurkezpena erratzeko. Horrela, erabiltzaileek edukia berrerabiltzea posible egiten da.
  • Hizkuntza ugariak. Gunean gazteleraz zein euskaraz nabiga daiteke.
, , , , , , 1

Bertsolari Txapelketa Nagusia

bertsozaleBertsozale Elkarteak zazpigarren aldiz antolatu du Bertsolari Txapelketa Nagusia; 2009ko hau XV. edizioa da, urriaren 3an Zestoan hasi eta abenduaren 13an Barakaldoko BECen amaituko dena. 44 bertsolarik, 10 epailek eta 10 gai-jartzailek hartuko dute parte. Bertsolaritza indartzea da Txapelketaren helburu nagusienetakoa:

herrialdeetako bertsogintza erakustea, ohiko bertsozalea asebetetzea, bertsozale berriak erakartzea, erdal komunitateari bertsolaritza ezagutaraztea eta bertsolaritza garaiko kultur adierazpen bezala errekonozitua izatea.

Txapelketa Nagusiaren gune ofizialak partaide eta saio guztiei buruzko informazio estatikoa, albisteak, puntuazioei buruzko informazio eguneratua, argazki galeriak eta prentsa atala dauzka. Erabiltzaileek sarean topatutako erreferentziak bildu eta antolatzeko aplikazioa ere badu, BTN09 Sarean. Gunea euskara hutsezkoa da, baina eduki batzuk beste hizkuntzatan ere aurki daitezke.

Gure lana

  • Diseinua eta maketazioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiarentzat diseinatutako grafismoarekin bat datorren interfazea diseinatu eta XHTML eta CSS erabiliz maketatu dugu.
  • WordPressekin implementatzea. WordPress erabili dugu proiektu honen back-end moduan, eduki finkoko atalak albisteekin erraz integratzea posible egiten duelako eta baita argazki galeriak aurkeztea ere.
  • Argazki galeriak. Txapelketak sortzen duen argazki kopurua dela eta, nabigazio errazeko argazki galeriak ezinbestekoak dira gune honetan, are gehiago prentsa atalean ere eskuragarri jarri nahi direnean. Kasu honetan WordPresseko plugin baten bitartez integratu ditugu.
  • Albisteen sustapen soziala Pliggen bitartez. Gunearen erabiltzaileek sarean aurkitutako Txapelketa Nagusiari buruzko albisteak proposatu eta antolatuz laguntzeko aukera dute.
, , , , 2

San Sebastián Gastronomika

ssgastroSan Sebastián Gastronomika sukaldegintza sektoreko nazioarteko kongresurik ospetsuena da. Zenbait egunetan zehar munduko chef onenak bilduko ditu Donostian, hiria Espainiako zein Europako gastronomiaren erdigune bihurtuz.

Nazioarteko kongresu honen gune ofizialak eduki finkoko zenbait atal, albisteekin eguneratzen den blog bat eta argazki galeriak dauzka. Kongresurako izen ematea ere gunearen bitartez egin daiteke. Gainera, gune osoan hiru hizkuntzatan nabiga daiteke. Read More »

, , , , , 0

Sporti

Sporti. Hacemos crecer a las personas. Sporti Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzak sortua da, kirola eta gizartearen arteko lotura estutzera eta saskibaloiaren baloreak zabaltzera zuzendutako ekimenak biltzeko helburuarekin.

Pertsonak haziarazten ditugu da Sportiren eslogana; izan ere, nork bere burua gainditzea, talde lana eta konfidantza bezalako baloreak oso presente daude GSFk proposatutako gogoeta honetan.

Webguneak eduki finkoko zenbait atal eta albisteak jasotzen dituen blog bat ditu. Egutegi bat ere badauka eskuinaldeko eremuan eta edukia bi hizkuntzatan dago eskuragarri (gaztelera eta euskara). Read More »

, , , 0